Irakurle lagun

irakurle_lagun

Irakurle lagun irakurzaletasuna eta adin desberdinetako ikasleen arteko harremanak bultzatzeko  proiektu interesgarria da,  begirunean eta elkarlanean oinarrituta dago.

2009. urtean aurrenengo saioak abian jarri genituen , 1. eta  6. mailako ikasleen arteko bikoteak egin ondoren lanari ekin genion eta astean behin ostiraleko irakurketa saioetan biltzen ginen.

2012. urtean , jarduera aberasgarri hau Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleen artean gazteleraren ikasketan aurrenengo urratsak emateko , 2. eta 6. mailako ikasleen bikoteak elkartu eta lanean ari dira. Beraz, Lehen Hezkuntza 1. eta 3. zikloko ikaslegoak jarduera honetaz gozatzen du.

Gure helburua irakurketaz gozatzea  da, baina bitartean bikoteen arteko lana eta harremanak sendotzen ditugu

Gela barruan plangintza bat jarraitzen dugu eta era askotako jarduerak egiten ditugu: ipuinak eta  olerkiak  irakurri, gutunak eta errezetak idatzi …eta ez gara aspertzen.

Bukatzeko esan lortutako emaitzak oso onak direla , irakurketan eta elkarlanean aurrerapausoak ematen ditugu ,  beraien arteko lotura sendotuz  eta  ikasleen garapenean lagunduz.

Irakasleok eta ikasleok oso gustura gaude eta era berezian baloratzen dugu jarduera aberasgarri hau.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286