Hizkuntzen trataera bateratua

eleaniztasuna

Gure ikastetxeko ikaslegoaren izaera eleanitza izanik eta garai berrietako komunikazio eskakizunei erantzun egokiak emateko hiztunak  sortu  nahi ditugula kontutan hartuta,  ikuspegi berri bat eman nahi izan diogu Maria eta Josen  hizkuntzen irakaskuntzari.

Horretarako, hizkuntzen irakaskuntzan gaur egun erabiltzen diren metodologia aurreratuenak erabiliz, Hizkuntzen Trataera Bateratua ezartzen ari gara ikastetxean.

Testu gramatika eta sorkuntzarako , Adam eta Bronckart hizkuntzalarien erakutsiak eta  Ginebrako Eskolako oinarri teorikoak abiapuntutzat harturik  , ikastetxean irakasten diren hizkuntza guztiak era koordinatuan lantzen dira, beraien arteko ezagutza amankomunak eta sinergiak aprobetxatuz, irakaskuntza denbora eta hizkuntz etekinen maila optimizatuz.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286