Hezkuntza eredua

hezkuntza_eredua

NORTASUNA

Karitateko karmeldar ahizpen kongregazioak sortutako Maria eta Jose ikastetxeak, Titularitate erlijiosoa du, baina Vedruna eskola izanik, bere idearioa eta berezko izaerarekin bat eginaz Ikastetxea irekia dago edonorentzat: herrikoak, ingurukoak, etorkinak, heziketa berezikoak, erlijio desberdinetakoak, agnostikoak, egoera ekonomiko zailean dauden familien seme-alabak, ….

Inguruan daukan gizartea, kultura eta hizkuntza giroko ezaugarriei lehentasuna ematen die kultura eta gizaki guztiei giro ireki eta integratzailea eskainiz. Interes publikoko zerbitzua izan nahi du eta Euskal Herriko errealitate, kultura, hizkuntza, ohitura eta tradizioetan txertaturik darama aurrera bere ekintza.

HEZIKETAREN ARDATZA

Maria eta Jose ikastetxeak eskaintzen duen heziketaren ardatza ikasleak bizitza osorako giza nortasunaren garapen osoa lortzera bideratua dago, horretarako: • Pertsona helduen bizitzari ekiteko, bizitza oso bat izateko, gizarteko herritar aktiboak izateko eta izadiaren zaintzarekiko konpromisoa duten pertsonak izateko prestatzen ditugu.

  • Euskal kulturako eta kulturako oinarrizko elementuak eskura ditzaten bideratzen ditugu eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzen ditugu.
  • Sentsibilizazio lana egiten dugu gaitasunen bidez, bizitzan zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.
  • Errealitatearen aldaketan sartuta: gizarte aske, zuzen eta erantzukizun duin bat eraikitzen ahalegintzeko gauza izango diren pertsonak hezten ditugu.
  • Ohikoak diren kristau balioetatik abiatuz pertsona denentzat oinarrizkoak diren balioak (alaitasuna, xalotasuna, harrera, laneko ardura, senidetasun-sena, zuzentasunaren aldeko konpromisoa, maitasuna, … ) pedagogia guztiaren oinarri bezala hartzen ditugu.

Ikasleak testuingurura egokituta jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinaketa integratua bereganatzeko, hezkuntza osorako oinarrizkoak diren gaitasun orokorrak lantzen ditugu: arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea.

HEZKUNTZA ESTILOA

Gure pedagogia ideia baten inguruan egituratzen da: pertsona eta pertsona arteko harremanen balioespena. Beraz honako ezaugarri hauek dituen hezkuntza pertsonalizatzailean zentratzen gara:

  • Pertsona bere hazkundean protagonista eta erantzule egiten du.
  • Bakoitzak bere prozesuaren aurrerapenean esku hartzearen alde egiten duen lan-estiloa sustatzen du.
  • Nortasuna osatzen duten jarrera diren neurrian, lanerako irmotasuna, sendotasuna eta erantzukizuna sustatzen ditu.
  • Giza garapena bultzatzen duen giro baikor eta motibatzailea eratzen du.
  • Xede zorrotzen proposamenen eta pertsona bakoitzaren gaitasunen eta erritmoen artean oreka bilatzen du.
  • Norberaren aukerez jabetzeko eta bidezko mundu baten eraikuntzaren zerbitzura jartzeko gonbita egiten du.

Ondorioz ikasleak dituen alderdi on guztietatik abiatzen gara bakoitzak bere ibilbidean izango dituen zailtasunak gainditzeko, ikuspegi konstruktibista jarraituz.
Guzti honegatik, bereziki garrantzi handia ematen diogu tutoretza lanari, gure ezaugarri bereizgarriak ikasleari egiten diogun jarraipena eta familiekin ditugun harreman estuak izanik.

METODOLOGIAREN IRIZPIDE OROKORRAK

Ikuspegi metodologikotik, gure hezkuntzak:

  • Errealitatea du abiapuntu, eta bizitzarako eta bizitzatik hezten du.
  • Esperientzia eta aurretik ditugun jakintzak ikaskuntza berrietarako abiapuntu bihurtzen ditu.
  • Gertakariak lantzerakoan “nola”, “zergaitik” eta “zertarako” kontuan hartuta irakasten du eta ez soilik gertakarien “zer” kontuan hartuta.
  • Prozesuak balioesten ditu, ez emaitzak soilik.
  • Hutsegitea onartzen du, eta gatazka heldutasunerako oinarri pedagogiko modura hartzen du.
  • Bere burua ondo txertatzen du ingurunean, proiekzio unibertsala badu ere.

Horrela, gure estiloarekin koherentziaz jokatuz, gure metodologiak:

  • Barneratzailea izan behar du: desberdin izateko eskubidea onartuko du, aukeren berdintasuna posible egingo du, eta aniztasunari erantzuteko erantzun sortzaileak eskatuko dizkigu.
  • Eraginkorra eta gogoetatsua: honen bidez, eskola elkarteak “egintza-gogoeta-egintza” printzipioan oinarritutako sistema batean ikasiko du.
  • Parte-hartzailea eta elkarrizketazkoa: Helburuen eta bitartekoen aukeraketan adierazpen askatasuna, aukeratzeko askatasuna eta jarrera eraginkorra eta arduratsua sustatuko ditu.
  • Sortzailea eta berritzailea: bide berrien bilaketan, gaitasunak garatuko ditu, eta norberaren ekimena eta pentsamendu dibergentea sustatuko.
  • Kritikoa eta askatzailea: gertakariak aztertuko ditu, eta jarrera kritikoa hartuko du berorien aurrean.

Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286