Ikastetxeko bizikidetza proiektua H.H.n: Pertsonak Balioan

Bakoitzaren baliabideetatik eta gaitasunetatik abiatuz pertsonaren garapenean eta bizikidetza balioak lortzen laguntzen duen proiektua da. Pertsonaren garapen osorako bost eremutan oinarritzen gara: ADIMENA, GORPUTZA, EMOZIOAK,  IDENTITATE PERTSONALA eta  ESPARRU SOZIALA. Eremu bakoitzean tresna ezberdinez baliatzen gara:

  • Sintonia: Norberaren autonomia eta emozioen kontrola bideratzeko erabiltzen da. Haurren arnasketa zuzentzen da, erlaxazio unea bultzatuz musika entzuten den bitartean.
  • Trena: Haurrak taldetan (bagoietan) banatzen dira. Honek bi helburu ditu:
    1. Alde batetik, haurrak elkarri laguntzea eta elkarrekin lan egitekoa.
    2. Taldeko ikasle bakoitzak, trenean duen postuaren arabera, ardura bat izatea bere taldearen baitan (materialaren banatzailea, laguntzailea, gelako arduraduna, euskararen arduraduna, e.a.).
  • Sentimendu panela: Haurrak bere sentimenduak azaldu eta bideratzeko panela da. POZIK, TRISTE eta HASERRE.
  • “Nire buruarekin egoteko” txokoa: Haurra triste edo haserre dagoenean, edota besterik gabe bakarrik egon nahi duenean erabiltzen duen txoko bat da hau. Bertan, inork molestatu gabe lasaitzeko unea aurkituko du.

Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288