Ikasketa kooperatiboa Haur Hezkuntzan

psikomotrizitatea_1_0

Ikastetxeak urteak daramatza metodologia honekin lan eginez. Hala ere, azken urteotan Haur Hezkuntzako etapan ere txertatu dugu. Baina zertarako ikasketa kooperatiboa?

  • Ikasketa kooperatiboa, hezkuntza prozesuan aurrera egiten laguntzen duen baliabide eraginkorra da.
  • Lan giroa eta ikasteko giroa hobetzeko balio du.
  • Ikasleei sozializazio prozesuan laguntzen die.
  • Gelako giroa (elkarbizitza, harremanak … ) hobetzen laguntzen du.
  • Ikasleak gusturago izaten dira teknika hauekin lanean.
  • Ikasleen parte hartzea areagotzen du gelan.

Ekimen gehiago izatea ahalbidetuz, autonomia gehiago izatea bermatuz eta ardura gehiago hartzea bultzatuz.

  • Gizartean, taldean lan egin eta bizi garenez bizitzarako prestatuak egongo diren pertsona autonomoak hezterakoan, talde lanak berebiziko garrantzia izango du.

Ikasketa kooperatiboarekin, ikaslearen norbanako lana inoiz ez da galtzen, ez da desagertzen: talde lana, bakarkako lanaren osagarria da.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286