Guraso Elkarteko ekintzak

Besteak beste, urtero ekimen hauetaz arduratzen da Guraso Elkartea:

Ikasleen prestakuntzarako ekintza osagarriak:

Ikastetxearen eskaintza aberasteko eta ikasle prestakuntza osatzeko hainbat ikastaro antolatzen ditugu, eskola ordutik kanpo, ikasleen ordutegiaren barnean eta uztailean.

Orduz kanpo eta uztailean (eskolaz kanpoko ikastaroak): mekanografia, xakea, robotika, ingelesa, e.a.

Ordutegi barnean (DBHko ikasleentzako ikastaro trinkoak): sorospena, defentsa pertsonala, robotika eta programazioa, ekintzailetasuna, Zumaiako historia, oinarrizko joskintza, e.a.

Hitzaldiak:

Adin desberdineko seme-alabak dituzten gurasoentzako jakin mina, kezkak, zalantzak.. sortzen dituzten gaien inguruko hitzaldiak antolatzen ditugu. Gai desberdinak jorratzen dira,beti ere, aditu baten gidaritzapean.Hala nola azken urteotan heziketarekin lotutakoak, guraso eta seme-alaben arteko harremanak, teknologia berriak, gatazken trataera, e.a.-en inguruko gaiak landu dira.

Liburuen kudeaketa:

“Denok Irabazle” proiektua.

Jaiak eta ekitaldiak:

Ikastetxeko zein euskal ohituretan oinarritutako jaien antolaketan parte hartu: Inauterietako txokolatadak, Sta. Joakina eguna, Sto. Tomas, Olentzero.

Eskolako txandalen kudeaketa.

Ikastetxean hobekuntzak gauzatzen lagundu:

Ikastetxeko zuzendaritzarekin elkarlanean, gure seme-alaben hezkuntza eskaintza  osatzeko azpiegituren, instalakuntzen, baliabideen … hobekuntzan eragileak gara. Horretarako, besteak beste, gure baliabide ekonomikoen  zati bat kirol eta teknologia inguruko ekipamenduetara bideratzen dugu.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286