Gela ibiltaria

Errekurtso guztien erabilera eraginkorra bultzatzen dugu eta IKTen erabilera egokiena bideratu asmoz, “GELA IBILTARIA” programa sortu dugu. Ditugun azpiegitura guztiak aprobetxatuz, LH4tik gorako ikasle guztiek dute aukera gela arruntean eta era autonomoan ordenagailuz lana egiteko. Hau lortu ahal izateko, Ikasleen ordutegi guztiak koordinatu eta eskola 2.0.-ko ordenagailu eta armairuak sailkatu dira, horrela, ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarriarekin eta gelan bertan, lana egiteko aukera bideratzen dugu.

Lehen Hezkuntza 4.mailako ikasleek, Lehen Hezkuntza 5.mailako ikasleen ordenagailuak erabiltzeko aukera dute eta bestetik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta  4. mailako ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen  ordenagailuak. Ordenagailu bakoitzak ikasle bat du arduradun eta guzti honekin hezkuntza sistemaren hobekuntza nabaria bideratzen dugu, hau da, bikaintasunerako bidea.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288