Gure metodologia

METODOLOGIA BERRIKUNTZA DBH- N: EKI METODOLOGIA.

2013-2014 ikasturtean hasita Ikastolen Elkarteko EKI metodologia erabiltzen da DBH- n. Aldaketa honek aurrerapauso izugarria suposatu du lan egin eta irakasteko eran.

EKI ikasmaterial berri eta berritzaileak Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Arloz arlo ezagutzak jaso, eta horiei erabilera bat eman behar die egoera erreal bati aurre egiteko.

Ikas – proiektu honetan ikasle artean ikasketa kooperatiboa, partekatzea, berdinen arteko laguntza, konkurrentzia eta komunikazioa bultzatzen dira. IKT konpetentzia berriz, EKIk berak dakar berarekin, eta mailaz- maila eta ikasgai bakoitzean txertatuta dago.

Azkenean, M&J-ko helburua ikasle konpetenteak hezi eta herritar digital arduratsuak prestatzea da eta helburu hori lortzeko tresna paregabea da EKI metodologia.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288