Author: irakaslea

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTRORA BISITA

Apirilaren 27an,  3. DBHko ikasleak Algorri Interpretazio Zentrora bisita egin genuen. Bisita honetan bi ekintza desberdin egin genituen. Alde batetik, gidari baten laguntzaz, ikus-entzunezkoa eta erakusketa iraunkorra bisitatu genituen. Ikus-entzunezkoak hamar minutuan Zumaiaren eboluzio geologikoa eta historikoa azaldu zuen. Erakusketa

SAFER INTERNET DAY LEHIAKETA

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Europako Batasunaren “Safer internet day” programatik datorren deialdiarekin bat egin eta ume eta nerabeek internet, sare sozialak eta teknologia berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten erakusten duten ikus-entzunezkoak aitortu, balioetsi eta bultzatzea

KANTAURIALDEA

Apirilaren 19an DBH 3. mailako ikasleak  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Wanda Films ekoiztetxearekin batera ekoiztutako filma ikustera joan ginen Aita Mari zinemara. Lau urtaroak oinarri hartuta eta Kantauriko Mendikatean itzulia eginez, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatu zizkiguten: hartz

IRAES TALDEAK  2018ko ESKOLA CONFINTa  OSPATU DU.

Euskadiko eskola jasangarrietako gazteen konferentzia ospatuko da Busturian Maiatzaren 9an , hori dela eta DBHko ikasle denak elkartu gara Apirilaren 19an,  Maria eta Jose ikastetxeko Eskola Confinta ospatzeko. Bertan IRAES TALDEAK gidatuta,  confinta eta  Iraes zer den azaldu ondoren,  Uxua

SAN TELMO MUSEOA ETA TXURI URDIN

Martxoaren 21ean 6. mailako ikasleok Donostiara joan ginen. Lehenbizi,  San Telmo museora abiatu ginen  eta han ikasgelan landu dugun Euskal Herriko Industriari buruzko proiektuarekin lotutako erakusketa ikusi genuen.  Museoaren 1. solairuan  gure Herriko Industrializazioari buruzko hainbat tresna eta makina  ikusi

FAMILIEKIN ELKARLANEAN

Konfiantzaren  pedagogiaren ideiarekin bat eginez, Ikastetxeko egunerokoan Familiekin elkarlana eta gurasoekin parte aktiboa izateko bidean , pasa den asteazkenean, martxoak 21, L.H 4.mailako ikasleen gurasoekin elkartzeko aukera izan genuen. Gure ikasleen eta seme-alaben  garapen sozio emozionalaren inguruko  prestakuntza   jaso genuen 

ANIMALIAK

Oraingo honetan, ANIMALIEN proiektua egin dugu. Lehenik eta behin, etxetik informazioa, argazkiak, ipuinak, etab. ekarri ditugu eta horiekin, gure guneak apaindu ditugu. Zein koloretsua dagoen guztia! Andereñoek esperimentatzeko aukera ezberdinak ere eman dizkigute, guk sortutako orbanekin arte lanak eginez, besteak

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA

Gure gelak azken asteotan Unibertsoa bilakatu dira eta planeta, izar, astronauta…inguruan gabiltza! Martxoaren 16an, LH 2.mailako ikasleak, Donostiako Eureka Zientzia Museora espedizioa egin genuen eta irteera zirraragarrian murgildu ginen. Planetariumean zegoen kartoizko suziri batean, espaziora bidaiatu genuen eta ondoren, esperimentu

“MILES GLORIOSUS” antzerkiaz gozatuz Bilbon.

Martxoaren 12an, 2. batxilergoko latineko ikasleak irakaslearekin batera, Bilbon izan ginen.  Bertan, Campos Eliseos antzerkitokian, “Miles Gloriosus” ikusi genuen. Klasikoa den obrari gaur egungo umore kutsua eman zioten saioaz gozatzeko aukera aparta izan zen. aurretik gosari goxoa ere hartu genuen.

H.H. eta “HAZI BIZI HEZI” BIZIPEN TAILERRAK

“HAZI BIZI HEZI” Bizipen tailerrekin jarraituz, pasa den astean, 2-3 eta 4 – 5 urteko haurren familiekin elkartu ginen. Garapen soziala eta  haurren lagunak egiteko eta ondo sentitzeko prozesua landu genituen besteak beste. Makina gauza pentsarazi digu egindako talde dinamikak!