Author: Maria eta Jose Ikastetxea

ONDO PASA INGELESEZ 2018 UDA

Ingelesaren ahozkotasuna praktikan jartzeko ekintza dibertigarriak, hiztegiak eta hizkuntza estrukturak lantzen dira. Adinaren araberako programazioa: jolas kooperatiboak, Master Chef, irteerak, kirola, zientzia dibertigarria, antzerkia… Osorik ingelesez, motibazio estrategiak erabiltzen dira erabilera sustatzeko Klaseak ez dira ematen Eguneroko bloga Familientzako antzezlana

Esperimentazio tailerra

Pasatako ostegunean ikasturteko hirugarren esperimentazio tailerra antolatu genuen 2 eta 3 urteko familia eta haurrentzat. Aurrekoetan bezala, haurrei esperientzia esanguratsuak eskaintzea eta gorputz guztiarekin mundua sentitzeko eta eraldatzeko erronkak proposatzea izan da tailer honen helburu nagusia. Irinari esker, jolastuz,  gozatuz eta

GURE HAURREN SEXUALITATE GARAPENAREN BIDELAGUN

Datorren ostegunean, maiatzak 3, arratsaldeko 18:00etan M&J Ikastetxeak antolaturik eta Udalaren babesarekin, hitzaldia izango da Alondegian, Olatz Berastegi sexologoa eta psikoterapeutaren eskutik. Jaiotzen garen une beretik, izaki sexudunak gara gizaki guztiak. Sexualitatea ez da nerabetasun garaian bat-batean azaleratzen den ezaugarri

HAUR ESKOLA ETA BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA

Iritsi da 2018/2019 ikasturteari begira Haur eskolan (0 eta 1 urte) eta Batxilergoan matrikula egiteko garaia. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 14ra arte izango da, biak barne. Bilera pertsonalizatuak eskatzeko aukera dagoela gogoratzen dizuegu.

EUROPAKO HERRIALDE EZBERDINETAKO IKASTETXEETAKO ORDEZKARIEN BISITA IZAN DUGU M&J IKASTETXEAN

Holanda, Alemania eta Greziako ikastetxe ezberdinetako zuzendaritza taldeak Euskal Herrian dabiltza bertako hezkuntza sistema ezagutzen. Hori horrela, gure ikastetxea ezagutzeko eskaera bideratu ziguten, konfiantzaren pedagogiarekin, gure ikastetxean egiten ari garen hezkuntza eraldaketa ezagutzeko. Sistema ezberdinak dituzten ikastetxeak etorri dira eta gure

2-3 urteko familia eta haurrentzako tailerra

Apirilak 26 osteguna, 17:15. Eskolako gimnasioan. Zikintzeko moduko arropa ekarri. 2-3 urteko familia eta haurrak.

GORA SANTELMOAK!

Kaixo familia, Badatoz San Telmo festak eta  gozatu familian, lagunartean…  hau da herriarekin. Zumaiarrentzat alain kuttunak diren festa hauetan ondo pasatzera animatzen zaituztegu.

M&J – HEZKUNTZA EKINTZAILEAREN ALDE

Hezkuntza Ekintzailea ez da dagoeneko kezka bat, benetako helburu da gure ikastetxean. Sormena, lankidetza, komunikaziorako trebetasuna, sinergia-gaitasuna… dira gazteek garatu beharreko gaitasunetako batzuek,  gaur eta etorkizunean aurkituko dituzten erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko. Aldaketa gero eta azkarragoa da, eta horren

Zentzumena esnatuz!

Oporrak hartu aurretik, haur eskolako guraso, haur eta hezitzaileok arratsalde zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea izan genuen. Bertan irinarekin esperimentatu eta kolore ezberdinetako ogia egin genuen. Zentzumen guztiak martxan jarriz eta nola ez, beldurrik gabe zikinduz eta elkarrekin disfrutatuz! Haur

AKROSPORT

Hemen duzue LH 6. mailako ikasleek akrosport eginez lortutako lanaren emaitza. Bertan erakusten dute beraien artista sena eta elkarlanean aritzeko daukaten ahalmena. Itzurungo hondartzak ere bere aurpegirik onena erakutsi zigun. Ea gustukoa duzuen!