AZTERKOSTA 2018

Urtero bezala, Zumaiena Ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako aztertu programan parte hartu du.

Ekimen horren sorburua, Irlandan sortutako COASTWATCH boluntariotza sarea da. Giza populazioaren zabaltzeak, itsaso eta ozeanoetan sor ditzakeen ondorio kaltegarrien kezka zela eta, 1989an ekin zioten kanpainari.

Aztertu programaren helburua, euskal kostaldearen analisi ekologikoa bermatzea da. Horretarako, euskal kostaldea laginketa zonatan zatitzen da. Gure ikasleek, Itzurungo eremu bat eta San Telmoko aldea aztertu dituzte. Ikerketan hiru analisi mota egin dituzte:

  • Parametro fisiko-kimikoak
  • Gizakiaren eragina
  • Biodibertsitatea

Gizakiaren eraginari dagokionez, hondakinen zenbaketa negatiboki nabarmendu da. Uraren kalitatean eta biodibertsitatean lortutako emaitzak berriz, orokorrean egokiak izan dira.