AMETS BAT ZUBIETAN

Realak antolaturiko Amets bat jardunaldian parte hartu dugu  5. mailako ikasleok , azaroaren 21ean Zubietan.

Real Sociedad Fundazioari esker une paregabeak bizi izan ditugu beste ikastetxeetako taldeekin batera, bertan,  kirola eta alderdi ludikoa uztartuz.

Zubietako guneetan  ibili ginen , Realaren historiari buruzko bideoa ikusi eta  futbol zelaian  jolasean. Begirale jatorren  eskutik , Sandro eta Ane jokalariekin elkarrizketa  izan  genuen eta sinadurak lortu eta argazkiak atera  genituen. Bertako langileak eta jokalariak oso gogotsu aritu ziren gurekin.

Arratsaldean, talde osoa Donostiako Aquariumera gerturatu ginen eta bertan itsas-mundua gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.

Zumaiena ikastetxetik , 5. mailako bi ikasleek azaroaren 26ko R. C. Celtaren aurkako partida ikusiko dute Anoetan,  zozketaz lortu dutelako.