Udazkena… beti familian!

Hotza, haizea, euria… Udazkena iritsi da! Baina udazkenak badu aurpegi alai, koloretsu eta goxoa ere! Udazkenak poesia du bere margoetan, hostoak dantzan, eta gaztaina usaina airean! Ba al dago udazkena familian pasatzea baino plan hoberik?

Pasa den astelehenean, urriaren 29an, 4 eta 5 urteko famili, ikasle eta irakasleak bat egin genuen udazkeneko tailer zoragarri baten antolaketan! Artea errege izanik, collage-ak, akuarelak, eskulanak… burutu genituen elkarrekin: Eta aparteko erakusketa sortu genuen! Gainera, zentzumenak ere dantzan jarri genituen danbolinean gaztaina goxoak txipli-txapla erreaz.

A zer arratsalde ederra pasa genuen guztiok batera! Eskerrik asko!!