IRTEERA GETARIARA

Pasa den  urriaren 16an,  eguraldia lagun, 3 eta 4. mailetako ikasle eta irakasleok Zumaia-Getaria ibilaldia oinez burutu genuen. Santixoko aldapa  itzela igo eta Askizun atsedena hartu ostean, Getariara  iritsi ginen inguruko parajeaz gozatuz. Bertan, jolasean ibili eta bazkaldu ondoren berriro ere oinez Getariatik Zumaiara itzuli ziren , Sasoian daude gure gaztetxoak!