EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3a  astelehena,  Euskararen Eguna da eta ikastetxean Euskaraldiaren barruan burutu ditugun ekintza guztiei bukaera emateko programazio ederra  antolatu dugu.

Aipatzekoa, 12:15ean patioan lehen hezkuntzako ikasleek egingo duten dantza. Denok gonbidatuta zaudete euskararen alde antolatutako ekitaldi honetara.

GORA ZUMAIENA ETA GORA EUSKARA!

 

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2018

Abenduaren 3an Zumaienan

HH

  • 11:00etan jolas zirkuitua eta aurpegi margotze tailerra.
  • 12:15etan “Mugimenduan tinko” dantza ikustera!

LH

  • 11:40an “Hitz eta Pitz” lehiaketa.
  • 12:15etan denok “Mugimenduan tinko” dantzatzera!
  • 12:30ean: 2. eta 3. ziklokoek “Hitz eta Pitz” bukatu
  • 14:45ean:
    • 1. ziklokoek bukatu “Hitz eta Pitz”. Ondoren mailaka elkartu eta bideotxoren bat ikusi euskaraldiaren inguruan, edo euskal kanten karaokea.
    • Ziklokoek (“Hitz eta Pitz” bukatu badute) mahai jolasak; gero bideotxoren bat ikusi euskaraldiaren inguruan, edo euskal kanten karaokea.
    • Ziklokoek (“Hitz eta Pitz” bukatu badute) taldeka elkartu eta hormairudiak osatu egunari dagozkion leloak erabiliz, asmatuz…
      • Hona hemen ideia batzuk:
        “Euskarak 365 egun”
        “Egunero da euskararen eguna”
        “Guk euskaraz , zuk zergatik ez?”
        “Euskara, bihotzetik ezpainetara”

Ondoren korridoreetan itsatsi. (Aurrera begira, hormairudi horiek Euskara guneetan jarriko ditugu).

DBH

  • Arratsaldez “Errementari” filma.