EGUNA GASTEIZEN

Urriaren 29an Gasteizera joan ginen ikasle eta tutoreak. Eguraldia ez zen gure aldekoa izan, hotz handia egiten zuen eta hiriaren inguruko mendiak elurrez estaliak zeuden.

Goizean LEGEBILTZAR-ETXEA bisitatu genuen bertako giaren laguntzaz. Eraikuntza bera eta funtzionamendua ezagutzeaz gain, eraikuntza lehen ikastetxe bat izan zela ere jakin genuen.Osoko bilkuren aretoa lehen eskolako patioa zen, horrela altuera guztia aprobetxatu zuten. Leku hau da egoitzaren bihotza.

Gure ikasleek legebiltzarkideak esertzen diren lekuetan jartzeko aukera izan zuten eta hau une berezia izan zen, gune hau askotan telebistan ikusten dutelako eta egun honetan bertan egoteko aukera izan zutelako.

Ondoren, bazkaldu eta hirian zehar dagoen mural bide batez gozatu genuen.