Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Guraso agurgarriak:

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastetxean  hainbat ekintza hezitzaile aurrera emango ditugu gure ikasleak sentsibilizatzeko eta jarrera matxistak identifikatzeko. Gai hau tutoretzan landuko da eta azaroaren 22an (osteguna), goizeko 12:00etan, patioan, ikastetxeko ikasle guztiak elkartuko gara ekintza desberdinak egiteko (denok gonbidatuta zaudete).

Gure ikastetxeak hezkuntza jarduera hauek Orio, Aia, Zarautz, Getaria eta Zumaiako udal eta ikastetxeekin batera burutuko ditu berdintasuna eta bizikidetza positiboa sustatzeko.

Zuen seme-alabengandik egingo dugunaren berri jasoko duzue eta ildo beretik,  berdintasuna eta bizikidetza sustatzeko ahalegin honetan bat egitea asko eskertuko genizueke.