3. DBH TABAKALERAN

Azaroaren 15ean DBH 3. mailakoak Tabakaleran izan gara, Donostiako kultur garaikidearen nazioarteko zentroan. Alde batetik, eraikuntza bera goitik behera kuxkuxeatu dugu, eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko; eta bestetik, tailer batean parte hartu dugu, L´intrus izeneko erakusketari lotutako tailerrean hain zuzen ere.

L´intrus erakusketan hainbat artistek arrotzari buruz duten ideia islatzen da. Erakusketak Jean-Luc Nancyren izen bereko liburua du abiapuntu. Nancyk arrotza, ezezaguna, transplantatutako bihotz gisa irudikatzen du. Gorputzak ezezagun horren beharra du, baina, aldi berean, beti dago ezezaguna errefusatzeko arriskua, eta, horrenbestez, hiltzekoa. Ildo horretatik abiatuz, artista bakoitzak bere arte lana eskaintzen digu, gure hausnarketa sustatu nahian.

Tabakaleratik irten ondoren, hortik zehar bazkaldu eta denbora izan dugu buelta bat emateko eguraldi ederra aprobetxatuz.