1. DBH IRTEERA

Urriaren 22an Donostiara joan ginen 1. DBHko ikasleak. Lehenengo, Miramonera gerturatu ginen EiTBko instalazioak eta platoak ikustera, komunikazioaren mundua ezagutzeko asmoz.

Ondoren, astroak eta izarrak zain geneuzkan Eureka Zientzia Museoan. Bertan, “Lurra Unibertsoan” tailerra egin genuen Eguzki Sistemaren egitura, gorputz astralak, orientazioa eta zeruko behaketa landuz.

Gero, planetariumera joan ginen eta unibertsoko sekretu batzuk ezagutu genituen (Lurra, Eguzkia, planetak, nebulosak, izarrak eta galaxiak).

Azkenik, Ondarreta hondartzara jaitsi ginen bazkaltzera.

Egun zoragarria izan genuen!