ZUMAIENATIK EUSKARALDIAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU

Zumaiako Euskaraldia antolatzeko Batzordeak egun osoko festa antolatu du larunbat honetan, herritarrengana hurbildu eta informazioa emateko asmoz. Festa, goizeko 11:30etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00tara bitartean izango da beheko plazan.

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko da baina irailaren 20tik dago ekimenean izen emateko aukera.

Ikastetxeko familiei Euskaraldian parte hartzera animatzen zaituztegu. Informazio gehiago larunbateko festan eta euskaraldia.eus web orrialdean.