IV. ESTATU CONFINTa ALBACETEN

Bagatoz aurten ere Iraes taldea erronka handi batekin.

Urrian, Albaceteko probintzian IV. Estatuko CONFINTa ( gazteen elkarteratzea “zaindu dezagun Planeta”) ospatuko da Eskola Jasangarrien Estatu Maila Sareak antolatuta eta EsenRed, Eskola Agenda 21 eta Castilla la Manchak eta bertako  Diputazio Probintzialaren laguntzarekin.

Estatuko  CONFINTa bi urtean behin ospatzen da orain dela 8 urtetik hasita. Gasteiz, BArtzelona eta Logroñon ospatu izan dira azkenengoak.

CONFINT Urriaren 17tik 20 ospatuko da Alcaraz herrian. Alcaraz herria izan da aukeratua herri txikien garrantzia  eta hauen erlazioak  herri handiekin eztabaidan jartzeko.

Espainiako 120 ikasle eta 60 irakasle beraien ikastetxeetako esperientziak elkartrukatuko dituzte, horrela gaur egungo egoeraren diagnosia egingo dute; jasanezina ingurugiroari , ekonomiari, …  dagokionez. Ondoren konponbideak ezarriko dira, beti ere ikastetxe mailan egin daitezkeenak.

Parte hartuko duten ikasleak estatuko eskola jasangarrietatik datoz: Kanariar uharteetatik, Katalunia, Errioxa, Madril, Murtzia, Euskadi, eta Balentzia;  probintzia mailan Palentzia eta Albacete.

Ikasturte amaieran esan genuen bezala, gure ikastetxea, egiten duen lana dela eta Eskola Agenda 21 eta Iraes taldean, aukeratua izan zen bertan parte hartzeko. Gure bi ikasle eta irakasle bat bertan egongo dira beraien esperientziak elkarbanatzen,  iritziak ematen, konponbideak proposatzen,…

Alaitz Aramendi  eta Nerea Lujan izango dira Zumaiena ikastetxearen ordezkari.

Hemen duzue Confintaren hasiera bideoaren helbidea.

Izango duzue gure berri!!!