GURE BIGARREN ETXEA DENON ARTEAN ERAIKITZEN

Gure bigarren etxe eder hau denon artean ari gara eraikitzen. Gurasoak ere buru-belarri ari dira lanean… Aurrekoan 4 eta 5 urteko eremuetako jolastokia prestatzen laguntzen aritu ziren. Ondoren, 0-3 eremuko jolas-eremua eraberritzen aritu ginen guraso zein hezitzaile… Iaz baratzea zena ikasturte honetan naturako elementuez osatutako jolastoki bihurtuko dugu. Bertan, gure haurrek naturak eskaintzen dituen hainbat eta hainbat aukera deskubrituko dute, jolasaren eta esperimentazioaren bidez. Bidea elkarrekin eginez gero fruituak ere denon artean jasoko ditugu.