ESKOLA KONTSEILUA

2018ko Urriaren 4an argitaratutako Aginduaren arabera, lehenengo hiruhilabete honen barnean dagokigu ESKOLA KONTSEILUKO partaide batzuen aldaketa egitea.

Eskola Kontseilua Ikastetxeko organo gorena da, eta estamentu desberdinen ordezkariaz osaturik dago: ikasle, guraso, irakasle, langile ez dozente, titularitatea eta zuzendari pedagogikoa. Urtean 3 edo 4 aldiz biltzen da eta Ikastetxearekin lotura zuzena duten gai nagusienen inguruan hitz egiten da, denen iritziak, beharrak eta itxaropenak kontuan harturik eta gaiak horrela eskatzen duenean erabakiak hartzeko ahalmena du.

Aurten, gurasoen lau ordezkarietatik bi aldatu behar dira.  Bi ordezkari guraso elkartekoak direnez, beste bi kideren hautaketa ondorengo prozedura jarraiturik burutuko da:

  1. Urriaren 24tik 31ra, Ikastetxeko atarian zuen errolda egongo da, bertan zaudetela ziurta dezazuen.
  2. Azaroaren 5etik 12ra bitartean, hautagai izan nahi duzuenok izena eman dezakezue Ikastetxeko Zuzendaritzan.
  3. Azaroaren 13ean hautagaia bozketaz aukeratuko da beti ere hautagai bat baino gehiago aurkezten badira.

Gaiak duen garrantzia kontuan izanik, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Agur bero bat,

ZUZENDARITZA.