“ZUMAIENA” HASIERA EKITALDIA

Idatzi honen bidez, irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxeko areto nagusian ospatuko dugun “ZUMAIENA” hasiera ekitaldirako gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Gu guztiona den proiektua IZENBERRITU dugu ZUMAIENA izena jarriz eta ikastetxeko proiektua inoiz baino biziago dagoela aldarrikatu nahi dugu. Momentu historikoan gaudenez, ekitaldi historiko batekin hastea erabaki dugu. ZUMAIARRENA den ikastetxea izanik, zer hobeto, mundu mailan Zumaiaren izena zabaldu duen erreferente batekin kontatzea baino,  LUCIA LACARRA. Berarekin gainera, Iker Murillo eta Josué Ullate dantzariek ere parte hartuko dute.

Ekitaldia doan eta herritar guztientzat izango da baina, sarrerak eskuratzeko orduan ikastetxeko familiek izango duzue lehentasuna. Hau horrela, eta aretoko eserlekuak mugatuak direnez, familia bakoitzari 2 sarrera lehenetsiko zaizkizue eta sarrera bila pasa zaitezkete ikastetxeko harrera nagusitik (ataritik)irailaren 17tik 19ra bitartean, bi egunak barne (hurrengo astelehenetik asteazkenera). Familiaren batek, familiarteko batentzat sarrera gehiago nahiko balitu, adierazi egin beharko luke eta geratzen diren sarreren arabera banatuko ditugu irailaren 20an (osteguna). Ostiraletik aurrera (irailak 21) dauden sarrerak herritarrei zabalduko zaizkie. Epeak errespetatzea eskatzen dugu, mesedez.

Ekitaldi polita izango da eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zalantzaren bat baldin baduzue, ikastetxera dei dezakezue.

Ekitaldian elkar ikusiko dugulakoan, besarkada batekin agurtzen gara!

GORA ZUMAIENA!

 

                                                                                                                              ZUZENDARITZA TALDEA