Sukalde giroan

Jakin badakizue, aurten eraldaketa oso garrantzitsu bat bideratu dugula ikastetxeko jangelan, “SUKALDE GIROAN” proiektua hain zuzen ere. Ikasturte hasierako bilera guztietan jangela zerbitzuko bilera Irailaren 27an izango zela esan ba genizuen ere ezusteko bat dela medio, urriaren 4ean, arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18.00etan gaztelaniaz izango da Ikastetxeko DBH-ko balio-anitzeko gelan. Bertan, Ikastetxeko eta Ausolan enpresako arduradunak, Lakari kooperatibako kideak eta Ibon Kerexeta sukaldaria egongo dira.

Bileran emango diren datuak oso interesgarriak izango direnez eta bukaeran jangela berritua ikusteko aukera izango duzuenez, bertara hurbiltzea gomendatzen dizuegu.

ZUZENDARITZA