L.H. 3. zikloko (5. eta 6. maila) guraso bilerak

Kurtso hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dizuegu: L.H. 3. zikloko (5. eta 6. maila) gurasoak bilduko dira.

  • IRAILAK 19, asteazkena, EUSKARAZ, arratsaldeko 15:00etan.
  • IRAILAK 20, osteguna, GAZTELERAZ, arratsaldeko 15:00etan.

Hasieran, zuzendariek 2018-2019 ikasturtearen berrikuntzak azalduko dituzte. Ondoren, bideo gela bertan, ziklo osoko gurasoak, irakaslegoarekin,  seme-alaben aurtengo ikasketei buruzko informazio zehatza jasoko duzue.

Bilera hauen garrantzia kontuan izanik, gurekin izango zaretelakoan agurtzen zaituztegu.