Kurtso hasierako guraso bilerak

Kurtso hasiera dela eta, DBH eta Batxilergoko guraso bileretarako deia zabaldu nahi dugu. Bilera era honetara banatuko da:

  1. 17:00etan, guraso guztientzat 2018-2018 ikasturteari buruzko informazio orokorra emango da. Gai zerrenda honako hau izango da:
  • Irakasleen aurkezpena
  • Ikastetxearen izen aldaketa
  • 18-19 ikasturterako hobekuntzen proposamena
  • Jangela
  • Txandala
  • Oharrak
  1. Ondoren, maila bakoitzeko gurasoak dagozkien tutoreekin bilduko dira, seme-alaben aurtengo ikasketei buruz informazio zehatza jasotzeko. Gai zerrenda honako hau izango da:
  • Egutegia, ebaluaketa datak eta ordutegia
  • Tutoretza
  • Kalifikazio irizpideak
  • Promoziorako baldintzak
  • Barne araudia. Gelako arautegia
  • Irteerak
  • Proiektuak
  • Oharrak

URRIAK 1, astelehena, EUSKARAZ

URRIAK 2, asteartea, GAZTELERAZ

Bilera hauen garrantzia kontuan izanik, gurekin izango zaretelakoan agurtzen zaituztegu.

 

ZUZENDARITZA