Familiekin elkarlanean: Patioa eraberritzen

Aspaldi pasa dira udako oporrak, eta ordutik martxan ari gara Zumaiena ikastetxean, haur, guraso eta irakasleak elkarlanean. Izan ere, argi dugu Pedagogia berri honen ardatz nagusia gure familiak direla, eta beraiek ere hezkuntza proiektu honen parte izaten jarraitzeko pauso berriak ematen aritu gara.

Ba al dakizue zertan aritu garen azken asteotan? Gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoen eremuetako patioak eraberritzen! Argi genuen, pedagogia honi dagokion patio bat sortu behar genuela, eta hantxe elkartu ginen eguerdiko eguzkipean guraso, ikasle eta irakasleak, elkarrekin! Lan eta lan aritu ginen: Lurrak margotzen, jolasak asmatzen, baratza prestatzen… eta emaitza ikusi? Orain bai eratu dugula gure artista handiei egokitutako patio zoragarria!

Eskerrik asko guztioi!