2018/19 IKASTURTEAREN HASIERA

Gure hezkuntza proiektuaren eraldaketaren barne, oso garrantzitsua da familien parte hartzea sustatu eta elkarrekin eraikitzen ari garen bide honetan guztiok eroso, etxean bezala sentitzea. Horretarako, sarrera berritzea erabaki dugu. Berrikuntza honen helburua familiak beren etxean sartzen direnean sentitzen duten babesa, goxotasuna eta gertutasuna sentitzea da.
Hori horrela, eta ikastetxearen eraginkortasuna hobetzeko asmoz, zerbitzu guztiak zentralizatu eta zuek eskolara sartu orduko zuen beharrak bertan asetzea bideratzeko, administraritza, idazkaritza eta zuzendaritza sailak sarrerara lekualdatu ditugu. Gure helburua, beti bezala, gu guztion eguneroko harremana erraztu eta areagotzea da.

Horretaz gain, garrantzitsua da baita 2018/19 ikasturte berriari begira guztion antolaketa eta funtzionamendurako data eta ohar erabilgarri batzuk argi izatea, beraz, ondorengo tauletan informazio erabilgarria helarazi nahi genizueke.

2018/19 IKASTURTEAREN HASIERA

MAILAIrailaren 4tik 14raIrailaren 17tik 21eraIrailaren 24tik aurrera
Haur Eskola (0 eta 1
urte)
GOIZEZ: 09:00etatik
13:00etara
Etxekotasuna txandetan
antolatuta bideratuko da
07:30etik 15:00etara
Etxekotasuna txandetan
antolatuta bideratuko da
07:30etik 18:00etara
(8 ordu gehienez)
MAILAIrailaren 7anIrailaren 10etik 21eraIrailaren 24tik aurrera
HH: 2 urte09:00etatik 12:30era
Etxekotasuna txandetan
antolatuta bideratuko da
09:00etatik 12:30era
Etxekotasuna txandetan
antolatuta bideratuko da
9:00etatik 12:30era
14:45etik 16:45era
HH: 3, 4, eta 5 urte
LH: 1. eta 2. maila
10:00etatik 12:30era09:00etatik 12:30era9:00etatik 12:30era
14:45etik 16:45era
LH 3.mailatik
6.mailara
10:00etatik 13:00etara09:00etatik 13:00etara09:00etatik 13:00etara
14:45etik 16:45era
DBH10:00etan: AurkezpenaAstelehena, asteartea
eta osteguna:
09:00etatik 14:00etara
Asteazkena eta ostirala:
08:15etatik 14:10era
Astelehena, asteartea
eta osteguna:
09:00etatik 13:00etara
14:45etik 16:45era
Asteazkena eta ostirala:
08:15etatik 14:10era
BATXI10:00etan: AurkezpenaOrdutegi jarraiaOrdutegi jarraia

JANGELA ZERBITZUA, Irailaren 7an hasiko da.