ZUMAIARREN ARTEAN ZUMAIENA ERAIKITZEN

Hasi genuen eraldaketa abian da eta oporretan egon arren, ikasturte berrirako lanean jarraitzen dugu. Hainbat proiektu berritzaile ditugu esku artean eta irailerako dena prest izateko, hainbat irakasle, langile eta familia ikastetxean izan gara elkarlanean. Zumaiarrona da Zumaiena, eta geure artean jarraituko dugu gure bigarren etxea eraikitzen.

Guztiona den etxe hau, hezkuntza munduko profesional onenekin elkarlanean ari gara eraikitzen eta bide horretan jarraituko dugu Zumaienako ikasle, guraso, aitona-amona, izeko-osaba, familia, irakasle, langile eta herritarrekin. Egun batean amestu genuen ikastetxea errealitate bihurtu baita.

Eraldaketaren hasieran genuen ilusio berdinaz jarraitzen dugu eta ikasturte berria izen berriarekin hasiko dugu. Momentu historikoek erantzun historikoak behar izaten dituzte eta orain giltza guk dugunez eta zumaiarrak garenez, Zumaiena-rekin hasiko dugu ikasturte berria.

Ondo pasa merezitako oporrak eta irailean elkar ikusiko dugu.

GORA ZUEK ETA GORA ZUMAIENA!