GOAZEN HONDARTZARA!

Udari behar bezalako ongietorria egiteko Itzurun hondartzara egin genuen irteera mundiala 2 urteko eremuko haur eta hezitzaileok. Hondarrak eta urak aukera aparta eman ziguten gorputzaren mugak eta gaitasunak esploratzeko eta haietaz gozatzeko.