Amaiera da hasiera

Amaiera da hasiera…. duela bederatzi hilabete hasitako abentura azken egunetara iristen ari da. Hasten den guztia amaitu egiten da, baina amaiera horrek berak hasiera berri baterako haziak ekartzen ditu berekin. Bigarren etxea aurkitu dugu guztiok eskola honetan: haur, hezitzaile, guraso, aitona-amona…. Zenbat negar, zenbat barre, zenbat une berezi… Haur batzuk hemen gure artean eman dituzte beren lehenbiziko pausoak. Beste batzuek, berriz, fardela kentzeko erronka izugarria gure artean lortu dute. Adiskidetasunaren lehenbiziko urratsak ere gure artean eman dituzte haur askok. Bizitzarako prestatu nahi ditugu haurrak, baina gure eskolan bizitzarako prestatzeaz gain BIZI egiten dira haurrak: bizi, hitzaren zentzurik zabalenean. Amaitu da ikasturtea, bai, baina irailean datorrenaren haziak ederki gozatuta utzi ditugu.

Uztaila izan arren, behar bezalako agurra antolatu nahi izan dugu bai Haur Eskolako 0 eta 1 urteko haur eta familientzat, baita 2 urteko eremukoentzat ere. Begira, begira, zeinen festa ederra antolatu genuen!