UME BAT, LORE BAT

Kaixo lagun:

Eskolan zaindu duzun landarea naiz, azkenean zure etxean nago!

Badakit lan batzuk eman dizkizudala baina horri esker zuk niri bizitza eman didazu!

Harreman guztietan dago elkartruke bat eta zuk  ere balio batzuk ikasiko dituzu nirekin:

-MAITASUNA: goxotasunez zaintzen banauzu, maitatzen ikasiko duzu eta ez dago munduan ezer hori baino ederragorik

-KONSTANTZIA: behar dudan bakoitzean ureztatu nazazu, har ezazu ardura hori eta bizitzan nahi duzun edozer  lortzeko beharrezkoa den zerbait ikasiko duzu, Kostantzia.

-ZAINTZA: ni zaintzeak natura eta ingurukoak zaintzen erakutsiko dizu.

-ENPATIA: behar bezala begiratzen badidazu zer behar dudan jakingo duzu, nik ez dut hitz egiten baina hitz egin gabe ere gauza asko esaten dira, horrek ingurukoak hobeto ulertzen eta euren lekuan jartzen lagunduko dizu.