SOBRON ABENTURA PARKEAN EGUN PASA

Maiatzaren 24an, DBH1eko ikasle eta tutoreak Sobroneko (Araba) abentura parkean izan ginen. Jasangarritasun berrikuntza, kalitate eta profesionaltasun irizpideetan oinarrituta dagoen aisialdiko gunea da bera. Bertan, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan genuen, besteak beste, kayak, paddlel, tirolinak… emozioz betetako ekimen dibertigarriak izan ziren ikasleentzat.
Gustora ibili ginen Ebro ibaiaren uretan murgiltzen, izan ere, eguraldia atsegina izan zen egun osoan zehar.Ekologia eta paisaiaren aldetik ere interes handikoa da parkea.