M&J – LA CAIXAKO EKINTZAREN 4.000 EURO JASO DITUGU GURE PROIEKTUETARAKO

Ikastetxean dugun Bakea atalka makro-proiektua aurrera eramateko 4.000 euroko laguntza eman digu aurten La Caixa-ko ekintza sozialak.  Pasa den ikasturtean ere, La Caixaren babesa izan genuen gure ekintzak aurrera ateratzeko.

Bakea Atalka (Pieces of Peace) proiektua gure hezkuntza curriculumean txertatuta dugun eta gure ikasleekin era sistematizatuan giza balioak lantzeko dugun proiektua da. Proiektu honengatik sartu gara baita Unesco ikastetxeen sarean eta bizirik dagoen proiektu globala izanik, urtero izaten ditu berrikuntzak eta hauek aurrera ateratzeko laguntzak izatearen garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Lerro hauek aprobetxatuz La Caixa erakundeari eskerrak eman nahi dizkiogu egiten dugun lanean sinetsi eta laguntzeagatik.

Gure ikasleak pertsona integral bezala heztearen garrantziaz jabeturik, 2006.urtean hasi ginen gure curriculumean era arautuan lantzeko makro-proiektu hau osatzen. Proiektu ugariz osatua dago eta txikienetatik hasi eta batxilergoko ikasleenganaino heltzen da.