M&J IKASTETXEA MAREA URDINAREKIN

Pasa den ostiralean, ikastetxeko festa aprobetxatuz, gure ikastetxean MAREA URDINA EGITASMOAREKIN bat egin genuen. Lehen hezkuntzako ikasle, irakasle eta gurasoek marea urdina-ko abestiarekin koreografia bikain bat egin zuten.

Marea urdina egitasmoaren helburua, gizartean AUTISMOA duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa da. Aipatu gainera, egitasmo honek ez duela inolako diru bilketa helbururik eta jasotzen den euro bakoitza egitasmoa aurrera eramateko sorturiko gastuei aurre egiteko izango dela.  Informazio guztia www.mareaurdina.org web orrian dago.