MAREA URDINAREN BIDEOKLIPA

Marea urdina egitasmoaren helburua, gizartean AUTISMOA duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa da. Orain dela hilabete, ikastetxeko festa aprobetxatuz, gure LH-ko ikasle eta gurasoek koreografia bat egin zuten. Pasa den astean berriz, egitasmoaren bideoklipa grabatu zen Santiago hondartzan eta bertan izan ginen Herri eskolako ikasleekin bat eginda.