IRRISARRI LAND-ERA IRTEERA

Pasa den maiatzaren  7 eta 8an , LH 4. mailakoek , bi eguneko irteera izan genuen Irrisarri Land-eko abentura parkera. Bertan, eguraldia lagun, ekintza ugarietan parte hartu eta gozatzeko aukera ezin hobea izan genuen: basoan barne, urmael batean zeuden amuarrainei ogi pusketak eman, zubi tibetarra gurutzatu eta arnes eta kaskoz babestuta, zuhaitzen gainetik , arborismoa, eta tirolinetan “hegan” egiten ere ibili ginen. A zer kilimak urdailean sentitu genituenak… !!!

Zentzumenen ibilaldian, oinutsik, zentzumenekin jolasean ibili ginen naturaren testurak eta usainak sentituz  .

Iluntzean , afaldu ostean, dantzan ere aritu ginen. Primeran pasatu genuen !!!