PAGOETAKO PARKE NATURALERA IRTEERA

Hirugarren mailako ikasleak, maiatzaren 10ean,  Pagoetako Parke Naturalera joan ginen, gelan erleei buruz ikasitakoa sakontzeko asmoz.

Begiralearen azalpenak entzun eta gero, erlauntzean erleek bere zereginak  nola betetzen dituzten  ikusteko aukera paregabea izan genuen. Ondoren erleek sortzen dituzten produktuak dastatu genituen: propolia, eztia, polena eta erregina- jelea. Amaitzeko argizarizko kandela bat egin genuen.

Bisitaldia bukatu eta gero, Aiako frontoira joan ginen bazkatzera eta, noski, jolastu ere  egin genuen. Benetan egun ederra pasa genuen!