ONDO PASA INGELESEZ 2018 UDA

Ingelesaren ahozkotasuna praktikan jartzeko ekintza dibertigarriak, hiztegiak eta hizkuntza estrukturak lantzen dira. Adinaren araberako programazioa: jolas kooperatiboak, Master Chef, irteerak, kirola, zientzia dibertigarria, antzerkia…

  • Osorik ingelesez, motibazio estrategiak erabiltzen dira erabilera sustatzeko
  • Klaseak ez dira ematen
  • Eguneroko bloga
  • Familientzako antzezlana bukaeran
  • Asistentzia diploma

Ekintza hauek uztailaren 2tik 27ra izango dute leku astelehenetik ostiralera  9:30tatik 13:30tara edo 9:00tatik 13:00tara. 

Parte hartzaile izango diren gazteak adinaren arabera talde ezberdinetan banatuko dira Haur Hezkuntza 3tik (3 urteko gela) Lehen Hezkuntzako 6gn mailararte. Talde bakoitza 8-12 haurrez osaturik egongo da.

Ekintza hauen prezioa txanda baterako 149,00 € takoa eta hilabete osorako 264,00 € takoa izango da. 164,00 € eta 279,00 € ikastetxekoak ez direnentzat.

Jakinarazten dizuegu, ume- zaintza zerbitzua emango dela 8:30tik 9:30tara edo 8:00tatik 9:00tara. Prezioa  45,00 € izango da hilabete batekoa eta 25,00 € hamabostaldikoa. Arreta eta entretenimendua ere ingelesez izango dira.

Besterik gabe, jaso gure agurrik beroena.