M&J-KO IKASLEAK SAFER INTERNET DAY LEHIAKETAKO FINALEAN

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hirugarren Safer Internet Day lehiaketarako deialdia egin zuen. Lehiaketa  hau Europako Batasunaren Safer Internet programatik dator, eta bere helburua umeek eta nerabeek Internet, sare sozialak eta teknologia berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten erakusten duten ikus-entzunezkoak aitortu, balioetsi eta bultzatzea da.

M&J-ko 5. mailako ikasleek ADI izeneko bideoa grabatu zuten eta bertan bertsoz, Nerea Huertos ikasleak egindako komikian, gai honen inguruan dituzten ideiak eta egin dituzten hainbat hausnarketa adierazi dituzte.

Bideoa lehiaketaren finalera iritsi da eta Youtubeko esteka honetan https://youtu.be/wtYVrShy2RE ikus dezakezue. Bide batez, atsegin dut klikatu dezakezue.

Horrelaxe lanean jarraitzera animatu nahi ditugu gure 5. mailako ikasleak.