Marea urdina

Santa Joakina eguna ate joka daukagu aurten ere. Hori dela eta, datorren ostiralerako, maiatzak 25, hainbat ekintza eta ekitaldi antolatzen ari gara egun hori behar bezala ospatzeko.

Lehen Hezkuntzako ikasleekin  dantzatxo bat prestatzen ari gara eta zuek ere gonbidatuta zaudete gurekin dantza egitera.  Zuen parte hartzearekin askoz politago eta aberatsagoa izango delakoan gaude .

Dantzan “ MAREA URDINA” erakundearekin bat egitera goaz. Egitasmo honen helburua gizartea AUTISMOA duen pertsonen inguruan sensibilizatzea da.

Dantzarako San Telmoko alkandora eramango dugu guztiok.

Ikuskizuna arratsaldeko 14:45 ean hasiko da eskolako txikitxoekin eta jarraian Lehen Hezkuntzako ikasle, guraso eta irakasleek dantza egingo dugu.

Ahalik eta ondoen prestatu ahal izateko , familia bakoitzeko zenbat pertsona animatzen zareten jakin beharko genuke asteazkenerako.

Ostegunean , 11.30 etan, entsaio bat egingo dugu eta ahal duena bertaratu daiteke.

Beraz, animatu eta goazen denok “Marea urdinean” dantza egitera.