Euskadiko XVI Olinpiada Matematikoa

Urtero bezala, aurten ere gure 2.DBH-ko ikasleek Euskadiko Olinpiada Matematikoan parte hartu dute.

Martxoaren 9an eskolan bertan egin genuen 1. faseko froga. Froga horretan nabarmendu ziren bi ikasleak Nerea Lujan Gonzalez eta Jokin Aduriz Garciarena izan zirenez, beraiek izan dira Maria eta Joseko ordezkariak joan den larunbatean, maiatzak 12, Donostiako  USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA ikastetxean ospatu den Euskadiko XVI Olinpiada Matematikoan. 

Bukaeran, parte hartzeagatik diploma bana jaso dute eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera izan dute.

ZORIONAK BIOI!!!