Esperimentazio tailerra

Pasatako ostegunean ikasturteko hirugarren esperimentazio tailerra antolatu genuen 2 eta 3 urteko familia eta haurrentzat. Aurrekoetan bezala, haurrei esperientzia esanguratsuak eskaintzea eta gorputz guztiarekin mundua sentitzeko eta eraldatzeko erronkak proposatzea izan da tailer honen helburu nagusia. Irinari esker, jolastuz,  gozatuz eta elkarrekin egonez lortu genuen helburua. Eguneroko errutina apurtu eta denok bilakatu ginen haur, geure buruari normalean egiten ez ditugunak egiten uzten: elkar zikintzen, lurretik arrastatzen, barre egiten… Buruko kezka guztiak une batez alde batera utzita, bizitzan benetan garrantzitsuak diren zenbait gauza azaleratu ziren egun horretan: bizitzaz gozatzea, aske izatea eta, nola ez, elkarrekin egotea.