SAFER INTERNET DAY LEHIAKETA

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Europako Batasunaren “Safer internet day” programatik datorren deialdiarekin bat egin eta ume eta nerabeek internet, sare sozialak eta teknologia berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten erakusten duten ikus-entzunezkoak aitortu, balioetsi eta bultzatzea bideratzen duen lehiaketa antolatu du. Gai honen garrantzia ikusirik, M&J Ikastetxetik, LH 5.mailako ikasleekin gaia landu eta jarraian duzuen bideoa egiteko aukera paregabea izan dugu.

ADI!! izeneko bideoan, Nerea Huertos ikasleak egindako marrazkiak ikus ditzakezue. Marrazkiak margotu eta bertsoz lagundurik, komiki moduan ageri zaigu azken emaitza.

Bideoa lehiaketaren finalera iritsi dadin, YouTubeko esteka honetan https://youtu.be/wtYVrShy2RE ikus dezakezue eta bide batez, atsegin dut klikatu dezakezue.

Ikasleak gustura ibiltzeaz gain, gai honen inguruan gehiago ikasteko jakin-minez geratu dira.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286