EUROPAKO HERRIALDE EZBERDINETAKO IKASTETXEETAKO ORDEZKARIEN BISITA IZAN DUGU M&J IKASTETXEAN

Holanda, Alemania eta Greziako ikastetxe ezberdinetako zuzendaritza taldeak Euskal Herrian dabiltza bertako hezkuntza sistema ezagutzen. Hori horrela, gure ikastetxea ezagutzeko
eskaera bideratu ziguten, konfiantzaren pedagogiarekin, gure ikastetxean egiten ari garen hezkuntza eraldaketa ezagutzeko.

Sistema ezberdinak dituzten ikastetxeak etorri dira eta gure ikastetxean 0 urtetik hasi eta Batxilergoraino dugun proiektu integratzaile eta bateratua gustatu zaie. Haur eta gazteen
beharrei erantzuten dien pedagogia da orain ikastetxean duguna, oinarri zientifikoak dituen eskola egiteko modu bat ari gara bideratzen Rafael Cristobal mediku-psikiatra buru dugula eta hau da gustatu eta goraipatu dutena, eskola tradizionalaren uniformetzetik aldendu izana.

Bestalde, arkitektonikoki ikastetxean egiten ari garen eraldaketarekin harriturik geratu dira. Arkitektura hezkuntzaren beharretara jarri dugu, ez da obra soil bat, haurren behar naturalei zuzenean erantzuten dien espazioak diseinatu dira eta akademikoki erantzun optimo bat emateko guneak sortu. Haur hezkuntzako gune berriekin harriturik geratu badira ere,
ikastetxean dugun Batxilergo sistema eta espazioak gustatu zaizkie. Batxilergoa egiteko modu berri bat ikusi dute, ikasleekin modu pertsonalean lan egiteko aukera bideratzen duena eta beraien herrialdeetan ere horrelako taldekatze pertsonalizatuak eta ikasgaien aukera aurkitzea ez dela erraza aipatu digute.

Beraiekin kolaborazioak egin eta esperientziak partekatzeko bide bat ireki dugu eta Zumaia bezalako herrik txiki batean kokaturik dagoen ikastetxe batetik Europako herri ezberdinetan gure berri izateak izugarri pozten gaitu.

HONA HEMEN BERAIENGANDIK JASO DITUGUN KOMENTARIOAK:

“EREDUGARRIA DA GU GUZTIONTZAT EGITEN ARI ZARETEN LANA, GURE PROIEKTUAK BIDERATZEKO KONTUAN IZANGO ZAITUZTEGU”- azpimarratu du Alemaniako ordezkariak.

“PROIEKTU OSO ETA BATERATUA ERAKUTSI DIGUZUE, IKUSGARRIA!”- izan da guztien komentarioa.

“HAUR HEZKUNTZAKO ERALDAKETA IKARAGARRIA DA, BAINA DUZUEN BATXILERGOA LUXUA DA, ZORIONAK!”- esan du Holandako ordezkariak.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288