Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
SAN TELMO MUSEOA ETA TXURI URDIN | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea SAN TELMO MUSEOA ETA TXURI URDIN – Maria eta Jose Ikastetxea

SAN TELMO MUSEOA ETA TXURI URDIN

Martxoaren 21ean 6. mailako ikasleok Donostiara joan ginen. Lehenbizi,  San Telmo museora abiatu ginen  eta han ikasgelan landu dugun Euskal Herriko Industriari buruzko proiektuarekin lotutako erakusketa ikusi genuen.  Museoaren 1. solairuan  gure Herriko Industrializazioari buruzko hainbat tresna eta makina  ikusi eta informazioa bildu genuen eta ondoren,  beheko  solairuan Donostiako Historia ezagutzeko  ikustaldiaz gozatu genuen.

Gero, han kanpoan, parke batean bazkaldu eta Txuri Urdin Izotz Jauregira joan ginen eta irakasle batek ondo patinatzeko  ikastaroa eman ostean,  zoragarri patinatu genuen.

Farrez eta algaraka,   ez genuen atsedenik hartu eta gure txangoa leher eginda  bukatu genuen.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287