Musika eta gorputzaren lengoaia

Musika eta gorputzaren lengoaia. Esaldi labur hau baino ez genuen idatzi atzo arratsaldeko tailerraren gonbidapenean. Gauza gutxi esan arren, izugarrizko erantzuna jaso genuen familien aldetik, eta asko eta asko izan ziren jakinminez gerturatu ziren gurasoak eta haurrak.

Duela hamabost egun gurasoek egindako perkusiozko instrumentuak haurrekin batera jotzea eta hotsaz zein zarataz gozatzea izan zen tailerraren lehen zatiaren helburua. Burrundak eta zalapartak hartu zuten espazioa une batez, baita erritmoaren intentsitateak ere.

Gorputza eta gogoa berotu ondoren, 3 urteko eremura igo ginen denok… Gorputzaren adierazpenaren unea iritsi zen. Erritmoz eta melodia ezagunez blai egin genuen denok batera, guraso, haur eta hezitzaile. Musikari esker une horretan denon artean sortutako giroa eta energia hitz bakar batez defini daiteke: MAGIA. Hilabete hauetan guztietan denon artean gogoz eta konfiantzaz  ureztatu eta zaindu dugun landarea loratu egin da, udaberriarekin batera. Eta landare horren fruituez gozatu genuen denok: konfiantzaren, bizipozaren eta energia positiboaren fruituak.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288