Jaxinto maleta bidaiaria

Hilabete berriarekin batera ezusteko itzela jaso dugu 0-3 eremuan… Joanitak lagun berria dauka.

Jaxinto etorri da gure eskolara, maleta bidaiaria!

Munduan zehar hamaika txoko ezagutu ditu gure Jaxinto abenturazaleak: beste herrialde batzuk, munduko beste kulturak, loreak, jantziak, eskulturak, artistak, margolanak… Horiek guztiak gurekin partekatzeko gogoz etorriko da egunero, baita ipuin politak edo bestelako ezustekoak eskaintzeko ere. Joanitak musika eta alaitasuna dakarkigu opari egunero… Jaxintok, berriz, mundu zabala eta ilusioa.