INSPIRA PROIEKTUA ETA BIODONOSTIA

Inspira Proiektua   Deustuko Unibertsitatea, Elhuyar Fundazioa, Innobasque eta Bizkaiko Diputazioaren laguntzaz bideratuta dago eta Euskal Herriko nesken artean zientzia eta teknologia bultzatzeko sortu zen.

Gure  6. mailako neskek   Lourdes Pozueta zientzilariaren gidaritzapean landu dute; zientzia eta teknologiaren inguruan zalantzak , estereotipoak, lan mundua, eta Historian emakume zientzilariek izan duten lekua… aztertu ditugu, Inspira Proiektuaren barruan. Mutilek, berriz, tutoreekin egin dute lanketa hau.

Amaiera emateko saioan Biodonostiara, osasun-ikerketan eta medikuntza- teknologian eta berrikuntzan eredua den laborategietara

joan ginen eta han, Ana Gorostidiren , Genomikako Plataformaren arduradunaren  eskutik bertako laborategiak , tresnak eta lan egiteko modua ikusi genituen. Mikroskopioan trakea eta heste meharraren zatiak ikusi genituen eta gaiari lotutako antzezlana burutu genuen.

Genero Berdintasunerako aurrera pausoak eman ditugu,  jarduera interesgarria izan da.